Gaurko (asteartea) datuen arabera ez dago positibo berririk udalerrian; orain arte 17 kasu konfirmatu dira Bergaran, ez gehiago. Hala ere, Osakidetzak jarraitzen du Covid19 kutsatutakoen ingurukoei jarraipen eta probak egiten eta datozen egunetan izango ditugu emaitzen datuak.

Oraindik ezin da Bergaran emandako Covid19 agerraldia kontrolatutzat eman eta, ondorioz, ezinbestekoa da norberak, zuhurtziaz, segurtasun neurriak bermatzen jarraitzea. Era berean, eta egoera berriz egonkortuta dagoela baloratu arte, Udalak astean ezarritako neurri berriei eutsiko die.

Guztiok bat eginda eta neurriak hartuta, tendentzia honek horrela jarraitu eta egoera egonkortzea lortuko dugu!