Joan den asteburuan Bergaran Covid19aren zenbait positibo antzeman zirenetik, 19 positibo izan dira guztira herrian. Azkena herenegun.

Egoerak eboluzio positiboa izaten ari duela dirudi, eta bide onean goaz. Datozen egunetan ere zaindu ditzagun segurtasun bermeak eta bete ditzagun osasun agintariek ezarritako neurriak. Gutako bakoitzak segurtasun bermeak hartzen jarraitzen badugu, aurrera egingo dugu. Eutsi!