Bergarako Udalak hiru dirulaguntza mota ematen ditu euskara ikasteko edo ikasketa osagarriak euskaraz egiteko; honako hauek:

Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten duten bergararrentzako dirulaguntza (beste euskaltegi baten edo barnetegi baten; izan ere Bergarako euskaltegian ikasten dutenentzako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen baitira).

· Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) antolatutako ikastaroetan parte hartzen duten bergararrentzako dirulaguntza.

· UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzen duten bergararrentzako dirulaguntza.

2019-2020 ikasturtean edota 2020ko udan egindako ikastaroengatik dirulaguntzarako eskaerak 2020ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako Udaleko erregistro orokorrean (BAZ).

Informazio gehiago:

§ Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan. E-posta: euskara@bergara.eus

§ Eta Bergarako Udalaren webgunean.

Arloa: