Aurtengoa hirugarren aldia da Bergarako emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren bitartez Udaletik ikastaroen eskaintza egiten dena.

Jabekuntza Eskolaren helburua da emakumeen parte-hartze soziala eta politikoa sustatzea, hau da, gizartean dagokigun espazioa berreskuratzea. Honen bitartez emakumeon banakako zein taldekako jabekuntza bilatzen dugu eta ahalduntze prozesuen bitartez Bergara justu, anitz eta osoago bat lortzea.

Irailerako eta urrirako bi ikastaro berri antolatu dira: Autoestimu Feminista eta Nire Barneko Haurra Besarkatzen.

Jabekuntza Eskolaren helburua da emakumeoi ahalduntzeko erremintak ematea; eta aurten bi ikastaro hauek antolatu dira. Berez asmoa zen 2020an bi sasoitan ikastaroak antolatzea, baina Covid19ak asmo hori zapuztu zuen.

Ikastaroak doan izango dira, emakumeei zuzenduta eta matrikulatzeko epea ikastaroa hasi baino 5 egun lehenago bukatuko da. Ikastaroen hizkuntza izena emandakoen arabera zehaztuko da.

Informazioa eskatzeko edo izena emateko bi bide daude: 943 779100 telefono zenbakia edo berdintasuna@bergara.eus e-posta.

Autoestimu Feminista ikastaroa irailaren 21 eta 28an, eta urriak 5ean egingo da, Irizar jauregian, 18:00etatik 21:00etara, Emagin elkartearen eskutik. Jarrera feminista izateko hautua hartzean izan ditzakegun oztopo eta hausnarketak landuko ditugu taldean.

Nire Barneko Haurra Besarkatzen ikastaroa urriaren 17 eta 18an egingo da Agorrosinen, 09:00etatik 14:00etara bitartean, Elena Urigoitiak gidatuta. Txikitan bizi izandako esperientziek zeresana izan dezakete eta iraganeko memoria horrek gure orainaldian eragin dezakete. Hori aztertzen eta ulertzen ahaleginduko gara.

Hortaz, Udalak emakumeei animatzeko gonbidapena egiten die, eta edonork zalantzarik badu jar dadila Udalarekin harremanetan.

Arloa: