Badator aurtengo Euskaraldia, eta irailaren 27an amaituko da entitateek izena emateko epea. Dagoeneko 150 entitatek eman dute jada izena Bergaran merkataritza establezimendu, elkarte, enpresa eta abarren artean, baina oraindik gehiago batzea espero da.

Atzo, asteazkena, Bergarako entitateen babes handi hori irudikatu eta izena eman gabe dauden entitateak animatzeko asmoz argazki erraldoia egin zen.

Euskaraldian izena emateko edo edozein argibide behar izanez gero, jarri harremanetan Euskaraldiko arduradunarekin bergaraeuskaraldia@gmail.com e-postan edo 688604314 (Asier) telefono zenbakian.

Arloa: