Asteburu honetan hasiko dira film emanaldiak berriro Seminarixoan. Ohikoa den moduan, asteazkenetan zinekluba izango da eta ostiral, igande eta astelehenetan ume eta helduendako filmak.

Martxoak 8 eta 9an izan ziren azken emanaldiak ('Operación Panda' eta La llamada de lo salvaje'). Covid19a heldu zen eta emanaldi guztiak zapuztu zituen. Ondoren, uda etorri zen eta berarekin Seminarixoak, ohikoa den moduan, ateak itxita izan zituen.

Azken bi asteotan Seminarixoan asteazkenetan Covid19 agertu aurretik hitzartutako pare bat emanaldi izan dira: 'Gladys' eta 'Laburbira', baina urriaren 7an jarriko da martxan ZinemaOn taldeak, Udalaren laguntzarekin, antolatzen duen zinekluba. Lehena 'Ema' filma izango da.

Horrez gain, asteburu honetan hasiko da ume zein helduendako film komertzialen eskaintza, betiko ordutegi eta betiko prezioekin. 'Un amigo extraordinario' eta 'Bihurri' izango dira lehenak.

Sarrerak ohiko moduan eskuratu ahal izango dira: ostegunetan, Seminarixoko txarteldegian, 18:00etatik 20:00etara; edo www.tickets.kutxabank.es plataforman.

Baina Covid19 dela-eta, honako protokoloa jarraitu beharko da:

-Sarreran gelarekin eskuak garbitu.

-Musukoa jantzi beharko da.

-Saioak iraun bitartean jarlekuan egon beharko da.

-Segurtasun distantziak mantendu.

-Sarrera eta irteerak modu eskalonatuan egin beharko dira.

 

 

 

Eranskinak: 
Arloa: