Urriaren 3an, larunbata, dantza, musika eta antzerkia batzen dituen 'O!' ikuskizuna izango da Seminarixoan, bi saiotan: 17:00etan eta 18:30ean. 3 urtetik gorakoei zuzendutako ikuskizuna da, eta sarrera 4 eurokoa.

Elirale konpainiak 3 urtetik gorako publikoarentzat zuzendutako dantza, musika eta antzerki ikuskizuna eskainiko du, ordu erdiko iraupena izango duena. O! Oihantxo, Orekatxo, Olio, Ostinato, Oilo, Ozeano, Beñat ErmitañO, UnibertsO, Olimpo, JariO, Ostiko, Olivier, Oleg...

O! hau miresmenaren O da. Haur txikiek ongi dakite O hau marrazten beraien aho borobilarekin. Goazen heldu gisa haien ondora O horretaz berriz gozatzera. 'O!' dantza garaikide bakarkako bat da, non dantzariak kantatzen eta musika jotzen duen.

Arloa: