Astelehenean bete ditu 100 urte Benita Arruek. Gorka Artola alkateak eta Ainhoa Lete Ongizate zinegotziak bisita egin diote Bergarako udalaren izenean, omenaldi xume gisa. Familiari urte hauetan guztietan eskaini dion dedikazioaren ordainetan, haiekin izan ditu semeak eta gaur egun zaintzan laguntzen dioten pertsonak, berarekin urtebetetze eguna ospatzen.

Bere bizitza luze eta oparoaz berba egiteko tartea izan zuten. Seguran jaio eta haurtzaroa Ataunenean pasa ondoren gaztetan iritsi zen Benita Arrue Bergarara.

Urteetan Mizpildi okindegian lan egin ondoren ezkondu zen San Juan auzoko Elortza Bolura eta han egin du bizitzaren parte handiena.

Benita Arrue bezalako pertsonek, emakumeek, gure herriari egin dioten ekarpenagatik merezi dute gure aitortza. Etxean eta etxetik kanpo egin izan duten lanagatik. Haiek ereindakoa jasotzen ari gara gu gaur. Adinak uzten dion bezainbesteko kemenarekin heldu dio ehungarrenari, izan dezagun horrelako egun gehiago ospatzeko aukera opa diogu Benitari.