Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren moldaketa onartu nahi du Bergarako udalak. Herritarren iritzia ezagutzea garrantzitsua da udalerriaren antolaketaz ari garenean, horregatik, Udalak, moldaketa honen aurkezpena egingo du datorren azaroaren 3an, asteartean, 18:00etan Seminarixoan.

Helburu bikoitza du aurkezpenak. Batetik, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren moldaketa aurkeztea eta parte hartu duten arkitektoen azalpenak jasotzea. Azalpenak ematen, udal arkitektoa den Leticia Alvarezek eta orain arte udaleko arkitektoa izan den Xabier Yeregik parte hartuko dute. Bestetik, aurkezpenera hurbildu diren herritar eta eragileen iritziak eta ekarpenak jasotzea.

Aurkezpena zuzenean emango da Streaming bidez udaleko Youtube-ko kanaletik.

 

Ikusi azalpen-bideoa