Bergarako Berdintasun Kontseiluaren XI. bilera egingo da abenduaren 9an, asteazkenean. Arratsaldeko 18:30ean, Irizar Jauregian.

Egungo osasun egoera aintzat hartuta egingo da bilera eta, nahi duenak, bilerara telematikoki konektatzeko aukera izango du, aldez aurretik jakinarazita (berdintasuna@bergara.eus).

Gai hauek landuko dira:

- Azaroko ekintzen balorazioa.
- Udalak martxan dituen edo jartzea aurreikusten dituen ekimenen berri ematea.
- Martxoaren 8ra begirako antolaketarekin hastea.

Oharra: COVID-19ak eragindako egoera dela eta, ez da adin txikikoen zaintza zerbitzurik eskainiko. Kontziliazioa errazteko, bilerara telematikoki konektatzeko aukera egongo da (aurrez abisatuta).

Arloa: