Urtero bezala, aurten ere, Bergarako udalak herritarren argazkiekin osatutako egutegia argitaratu du, eta asteazken honetan, hilak 9, hasiko dira banatzen.

Banaketa etxe guztietara egingo da, eta herritarrei eskatzen zaie banatzaileei ataria zabaltzea, kanpoan utzi beharrik ez izateko. Egutegiak, ahal denean, buzoietan sartuko dira eta, hala egin ezin den kasuetan, atarian utziko dira multzoan. Horregatik, bizilagunei eskatzen zaie bakoitzak bakarra hartzeko.

Banaketa abendu erdi alderako amaitzea espero da, eta gehiago nahi dutenek udaletxera etorri eta bertan jaso ahal izango dute, banaketa amaitu ondoren. Aurrerago adieraziko da noiztik aurrera jaso ahal izango diren Udaletxean.