Abenduaren 21ean ohiko osoko bilkura egingo du Bergarako udalbatzak, 19:30ean. Oraingoa ere semipresentziala izango da. Bilera zuzenean ikusi ahal izango da udalaren Youtube kanalean.

Gai-zerrenda:
1. 2020ko azaroaren 30eko aktaren onarpena
2. Alkatearen jakinarazpenak.
3. 2020ko azaroaren 26an Euskaltegiko 1. kreditu aldaketa onartuz emandako Dekretuaren berri ematea.
4. 2020ko azaroaren 26an Udaleko 14. kreditu aldaketa onartuz emandako Dekretuaren berri ematea.
5. Udaleko 15. kreditu aldaketaren onarpena.
6. Olaso Dorrea fundazioarekin sinatuko litzatekeen hitzarmenaren onarpena.
7. Bergara kirol elkartearekin Agorrosineko lurzati batzuen inguruan sinatutako hitzarmenaren aldaketa.
8. Mugiment kirol txartelaren proiektuan jarraitu ahal izateko hitzarmena onartzea.
9. Eskaera eta galderak.