Urtarrilaren 25ean, 19:30ean egingo du Udalbatzak urtarrileko ohiko batzarra.

Semipresentziala izango da (Pleno Aretoan egon ahal izango dira Alkateaz gain, EH Bildu eta EAJtik bi zinegotzi, eta PSE-EEkoa. Beste denek, bileran telematikoki hartuko dute parte. Dena den LABIak erabaki honen aurkako zer edo zer erabakiko balu, bileraren formatua aldatuko da). Herritarrek udalaren Youtube kanaletik zuzenean jarraitzeko aukera izango dute.

Gai-zerrenda:
1. 2020ko abenduaren 21eko aktaren onarpena
2. Alkatearen jakinarazpenak.
3. Soldata igoeraren onarpena.
4. 2021eko aurrekontuaren eta plantilla organikoaren onarpena.
5. Ibaiondo 9ko eraikinaren erabilera Aspaceri emateko hitzarmena.
6. Miguel Gonzalez Bastida Bergarako Musika Banda elkartearekin hitzarmena.
7. 2020ko udal aurrekontuaren 16. kreditu aldaketa onartuz 2020ko abenduaren 29an emandako Dekretuaren berri ematea.
8. Eskaera eta galderak.