Zaintza lanetan aritzen diren emakumeak argitara ekarri eta haien lana aitortuko da Pentekosteetako jaien hasieran

Haien ordezkaritza bat izango da maiatzaren 26an jaiei hasiera emateko ekitaldian txupina jaurtiko dutenak. Zaintza ere jaiaren protagonista egin nahi da ekimenarekin.

Emakumeek kaleaz, gauaz eta jaiaz aske gozatu dezaten aldarrikatu dute Udalak eta Martxanterak talde feministak Pentekoste jaien testuinguruan

Adituek eskainitako arreta puntu horren helburua, jaietan izaten diren edozein intentsitateko eraso matxistei aurrez aurreko nahiz telefono bidezko arreta, bide laguntza, informazio egokia eta aholkularitza eskaintzea da.

Orioko emakumearen erailketa matxista arbuiatu du Bergarako Udalak

Martxanterak taldeak deituta, gaur, eguena, 19:00etan, San Martin plazan egingo den kontzentrazioan parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei.

Bergara Hiria emakumezkoen txapelketak 2026ra arte egiteko hitzarmenak sinatu ditu Udalak kirol taldeekin

Bergara K.E. eskubaloia, futbola, saskibaloia eta pilota elkarteek, Lokatza ziklismo eskolak eta Burdinola irristaketa taldeak hitzarmena berritu dute Udalarekin Bergara Hiria emakumezkoen txapelketak egiteko.

Orriak