Gasteizen gertatu den emakume baten erailketa matxista arbuiatu du Bergarako Udalak. Halaber, biktimaren senitarteko eta adiskideei elkartasun osoa adierazi nahi die. Bestetik, indarkeria matxistaren azken kasu hau salatzeko egingo diren mobilizazioekin bat egiten du eta Martxanterak talde feministak deituta, bihar, maiatzak 30, martitzena, 19:00etan, San Martin plazan egingo den kontzentrazioan parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei.

Arloa: