Sestaoko emakumearen hilketa matxista gaitzetsi du Bergarako Udalak. Halaber, biktimaren senitarteko eta adiskideei elkartasun osoa adierazi nahi die. Bestetik, indarkeria matxistaren azken kasu hau salatzeko egingo diren mobilizazioekin bat egiten du eta Martxanterak taldeak deituta igandean 19:00etan San Martin plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei.

Arloa: