Bergarako ostalaritzaren, ostatuen eta janari-edari banatzaileen sektoreetako enpleguari eta jarduerari eusteko Bergarako Udalaren ezohiko diru laguntzena da asteon argitaratutako bi deialdietako bat. Bigarrena berriz, COVID-19ak eragindako egoerara moldatzeko egindako inbertsioak laguntzeko da. Bietarako martxoaren 31ra arteko epea dago eskera egiteko, udaletxeko b@z zerbitzuan edo modu telematikoan Bergarako Udalaren webgunean. 

Lehena COVID-19aren osasun-krisialdia kudeatzeko alarma-egoeraren deklarazioagatik eragin kaltegarria izan dutenei bideratutakoa da (2020 Azaroan itxita edota fakturazioa jaitsita izan dutenentzat). Eskaera egiteko baldintza hauek bete behar dira: Jarduera ekonomikoa Bergarako udalerrian dagoen negozio-lokal batean garatzea eta lokal hori norbanakoei edo kontsumitzaileei zuzendutako produktuak edo zerbitzuak saltzeko helburuarekin erabiltzea ostalaritzakoa edo ostatukoa bada; eta janari edo edari banatzaile sektorekoa bada, biltegia Bergaran izatea.

Hiru atal ditu laguntzak: ostalariena, banatzaileena eta ostatuena. Eskera egiteko bete behar diren baldintzak GAOn kontsulta daitezke.

Bigarren laguntza, Bergarako merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetan COVID-19ari aurre egiteko egin beharreko inbertsioei aurre egiteko diru-laguntzak dira eta baldintza hauek betetzen dituztenek jaso ahal izango dute: 

  •  Txikizkako merkataritza edo ostalaritzako enpresa izatea, eta enpresaren jarduera Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergan eranskineanjasotako multzo, talde edo epigrafeetakoren batean altan egotea.

  • Lan-jardun osoan hamar langile gehienez izatea.

  • Enpresak egoitza soziala eta jardute-eremua Bergaran izatea eta zerbitzua publikoari ematea Bergarako udalerrian duen publikoari irekitako establezimendu baten bitartez.

  • Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, Bergaran egotea altan 2020ko martxoaren 14a baino lehen.

Deialdiari buruzko informazioa GAOn.