Udaleko informatika-ekipoak berriztu direnean kendutako monitoreak doan eskuratu ahal izateko zozketa martxoaren 8an egin da. 

Zozketaren emaitza, eta hortaz, monitore-sortak eskuratzeko hurrenkera HEMEN ikus daiteke. 

Zozketan monitore-sorta edo monitore soila egokitu zaienek (lehen 15ek) martxoaren 10etik 17ra arte, astegunetan, 11:00etatik 13:00etara udaletxeko Informatika Departamentuan (lehen solairuan) jaso ahal izango dituzte. 

Ateratako hurrenkerarekin itxoite-zerrenda osatuko da eta emateko monitore gehiago aterako balira, lehenbizi monitorea egokitu ez zaienei deituko zaie.

Eranskinak: