Erramu Zapatu eguneko jairik ospatuko ez den arren, Bergarako udalak feriari heldu nahi izan dio eta iazko irailean San Martin feriak izan zuen onarpena ikusirik Udalak Erramu Zapatu feria antolatu du.

COVID-19ak eragindako egoerak Erramu Zapatuko feria ohiko formatuan ez antolatzeko erabakia ekarri du. Bergarako Udalari ezinezko gertatzen zaio feriaren neurriagatik eta honek erakartzen duen jendetzagatik herritarren segurtasun-neurriak bermatzea.

Egoera hau kontuan izanik, jende pilaketak saihesteko helburuarekin, azoka produktu zehatz batzuetara bideratuko da eta Erramu Zapatuko feria neurri eta postu gutxiagorekin antolatuko da.
Martxoaren 27an 9 postu jarriko dira Fraiskozuri plazan. Postu hauetan bertako produktuak izango dira salgai: Barazki eta frutak, ogia, garagardo ekologikoa, gazta (ardi gazta eta ahuntz gazta), gozogintza, eztia, talo eta irin ekologiko enbasatua eta pateak ere izango dira.

Ekintzaren eguna: 2021eko martxoaren 27a, larunbata
Feriaren lekua eta ordutegia: Fraiskozuri plaza
Ordutegia: 9:30etik 14:30era

Astean zehar ere Erramu Zapatuari keinu bat egingo zaio:

Martxoaren 24an 18:30ean Seminarixoan “Bideak” dokumentalaren aurkezpena eta solasaldia Aritz Ganboa artzaiarekin eta Xabier Unanua dokumentalaren zuzendariarekin.
Martxoaren 25ean 18:30ean Musika Eskolako Dantza taldearen emanaldia San Martin plazan.
Martxoaren 26an 19:00etan Bertso saioa Seminarixoan (sarrerak agortuta).
Martxoaren 27an 9:30etik aurrera Erramu Zapatuko Feria Fraiskozuri plazan.