Martxoaren 25ean, goizeko 08:00etatik iluntzeko 21:00ak arte Zubieta kale osoa trafikoarentzat moztuta egongo da.

Bertako eraikin bateko fatxada konpontzeko aldamioa jartzen den bitartean kalea estutu egingo denez, segurtasuna bermatzeko itxi egingo da Zubieta kalea.

Bolutik datozen ibilgailuek, Infernukuko bidegurutzean ezkerretara hartu beharko dute eta Amillagatik datozenez Naferreko errotondan eskumara hartu beharko dute.