Udalbatzak apirilaren 26an 19:30ean egingo du ohiko osoko bilkura. Formatua semipresentziala izango da (Pleno Aretoan egon ahal izango dira Alkateaz gain, EH Bildu eta EAJtik bi zinegotzi, eta PSE-EEkoa. Beste denak, bileran telematikoki hartuko dute parte. Dena den LABIak erabaki honen aurkako zeozer erabakiko balu, bileraren formatua aldatuko da). Udalaren Youtube kanaletik ikusi ahal izango da zuzenean.

Gai-zerrenda:
1. Martin Etxanizek zinegotzi kargua hartzea.
2. 2021eko martxoaren 29ko aktaren onarpena.
3. Alkatearen jakinarazpenak.
4. Laboratorium museoari egindako dohaintza baten onarpena.
5. Udal aurrekontuaren 2., 3., eta 4. kreditu aldaketak onartuz emandako Dekretuen berri ematea.
6. Etxez etxeko laguntza zerbitzua lizitatzeko kontratazio espedientea onartzeko proposamena.
7. Enba eta Ehne sindikatuek aurkeztutako mozioa, “Mendiko abeltzaintzaren eta otsoaren populazioaren kontrolaren aldekoa.”
8. Eskaera eta galderak.