Aldi baterako premiei erantzungo dieten izendapen premietarako Udaltzaingoko agenteen oposizio-lehiaketa bidez lan-poltsa bat sortzeko deialdia egin du Bergarako Udalak.

Izena emateko epea maiatzaren 12an amaitu ondoren, argitaratu da onartu eta baztertuen zerrenda. Lehen azterketa, derrigorrezkoa den 2. hizkuntza eskakizuna ziurtatzeko egin beharko dute onartutakoek. Maiatzaren 21ean 10:30ean izango da, UNEDen Bergarako egoitzan.

Froga horren emaitzak barne eraginak izango ditu eta beraz, ez du frogagiri baliorik izango beste administrazio baten aurrean.

Arloa: