Maiatzaren 31n, 19:30ean batuko da udalbatza ohiko osoko bilkuran. Hilabete honetakoa ere semipresentziala izango da. Pleno Aretoan egon ahal izango dira Alkateaz gain, EH Bildu eta EAJtik bi zinegotzi, eta PSE-EEkoa. Beste denak, bileran telematikoki hartuko dute parte. Dena den LABIak erabaki honen aurkako zeozer erabakiko balu, bileraren formatua aldatuko da.

Udalaren Youtube kanalaren bidez jarraitu ahal izango da bilera zuzenean.

Gai-zerrenda:

1. 2021eko apirilaren 26ko aktaren onarpena.

2. Alkatearen jakinarazpenak.

3. Bergarako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko bigarren aldaketaren behin-behineko onarpena.

4. Eusko Jaurlaritzari baimena ematea CEIP San Martin de Agirre HLHI ikastetxean obrak egiteko.

5. Kasazio-errekurtsoa aurkeztea erabakiz 2021eko maiatzaren 10ean emandako Dekretua baieztatzea.

6. Berankortasunari eta Ordaintzeko batez besteko epeari (OBBE) buruzko informazioa. 2021-1 epea (Udal administrazioen Fakturen erregistroa eta berankortasuna).

7. 2021-1 hiruhilekoari dagokion Aurrekontuaren exekuzioa (Udala, Euskaltegia eta Mizpirualde).

8. Diru-laguntzen 2019-2021 Plan Estrategikoaren aldaketa.

9. 2020ko kontu orokorraren onarpena.

10. 'Geuretik sortuak' proiektua burutzeko hitzarmena Udalbiltzarekin.

11. EAJ-PNVk batzorde informatzaileetarako egindako izendapenen berri ematea.

12. UNEDeko Estatutuen aldaketa.

13. Eskaera eta galderak.