39/2015 Legeak ezarritakoa betez, eta COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz, herritarrekin komunikazio ez presentziala indartzeko asmoari jarraituz, eta administrazio elektronikoaren baitan, Bergarako Udalak martxan jarri du jakinarazpen elektronikoa. Aurrerapauso garrantzitsua da alderdi askotatik begiratuta: arintasuna, eraginkortasuna, kostu ekonomikoen murrizketa, herritarraren erosotasuna…

Funtzionamendua hau da: Udalak jakinarazpenak bere egoitza elektronikoan jarriko ditu (Bergarako Udaleko webgunean) eta interesdunari –edo haren ordezkariari– mezu elektroniko bat bidaliko zaio abisatuz Udalak jakinarazpen bat utzi diola egoitza elektronikoan. Posta elektroniko horrek balio informatiboa baino ez du izango; izan ere, egoitza elektronikoan jartzearekin jakinarazpena ongi eginda dagoela ulertzen du legeak, abisu hura bidali ez arren.

Udalak hartzailearen posta elektronikorik ez duen kasuetan, lehenengo jakinarazpena paperean ere egingo. Ondoren, interesdunak edo ordezkariak hamar egun naturaletan jakinarazpena zabaltzen ez badu, jakinarazpena ukatu duela ulertuko da.

Interesdunak edo ordezkariak jakinarazpena ikusteko, webgunean sartu behar da 'Tramiteak' atalean, eta bertan identifikatu egin behar da honelako edo antzerako sistema edo ziurtagiri baten bidez: Izenperen B@kQ sistema, entitate-ziurtagiria, ziurtagiri digitala (NAN elektronikoa, FNMT, Camerfirma…).

Pertsona juridikoek Administrazioarekin harremanak nahitaez elektronikoki izan behar dituzte eta, horrenbestez, Udala harremanetan jarri da pertsona juridikoekin (enpresak, elkarteak, jabekideen erkidegoak…).

Udalarekin harremana elektronikoki izatera behartuta ez daudenei ere, paperean jakinarazteaz gain, elektronikoki ere jakinaraziko zaie (egoitza elektronikoan). Hala, eta Udalak herritarraren posta elektronikoa badu, posta elektronikora abisua helduko zaio adierazteko jakinarazpen elektronikoa duela ikusgai. Kasu honetan, ordea, herritarra (pertsona fisikoa) Udalarekin harremana elektronikoki izatera derrigortuta ez dagoenez, 10 eguneko epean jakinarazpena ez ikusteak ez du suposatuko jakinarazpena ukatzea.