Arrakastatsua izan da ekintzailetasuna sustatu eta negozio berriak sortzeko helburuarekin egin den EKINola jardunaldien lehen edizioa. Hiru egunez, ekainaren 7tik 9ra, Miguel Altuna Lanbide Heziketa Institutuan egin dira jardunaldiak, ikastetxeak eta Bergarako Udalak elkarlanean antolatuta.

Negozio ideia bat landu dute 20 partaideek eta ideiarik onenak Udalak emandako 1.000 euroko saria jaso du. Carlos Chamorrok, Unai Asulak, Oier Jauregik eta Mikel Zubizarretak osatutako Basajaun taldea izan da Tknikak aukeratu duen irabazle taldea.

Zerbimek, Embalan3, TTT enpresetako ordezkariak egon dira bertan, Enpresare osatzen duten 21 enpresen izenean.

Bestetik, 'eskolako Urrats bat' programatik sortutako enpresei errekonozimendua ere egin zaie eta gizarteari egindako ekarpena eskertzeko oroigarria jaso dute. Ekolber, Zerbimek, Saiotek, Elursa, Alet, Sitalur eta Julen Muruamendiaraz.

Tailerra dinamizatzeko ardura Tazebaezek izan du.