Astelehenean, ekainaren 14an, hasi dituzte Udal Pilotalekuan aldagelak berritzeko eta irisgarritasun-arauak betetzeko lanak.

Orain arte aldagela bakarra zegoen pilotalekuan. Zaharkituta zegoen eta irisgarritasuna ez zegoen bermatuta. Gainera, aldagela bakarra egoteak, gizon eta emakumeek aldagela erabiltzeko (gero eta gehiago dira pilotalekua erabiltzen duten emakumeak) ordutegien kudeaketa zailtzen zuen.

Aldagela zaharra eta ondoan zegoen biltegiko espazioak batuta, bi aldagela irisgarri eta egokitutako komuna egingo dira. Era honetan, kirol egokitua egiten duten pertsonek ere aldagelak erabiltzeko aukera izango dute aurrerantzean, orain arte ez bezala.

Obra-lanak ekainaren 14an hasi dira eta irailaren 15erako amaitzea aurreikusi da. 'Construcciones Frixi SL' enpresa ari da aipatutako lana egiten. Hari eman zaio adjudikazioa 83.091,85 eurotan, BEZ barne (hau da, 68.670,95 euro gehi 14.420,90 euro, %21eko BEZari dagokiona).

Arloa: