Gaur hasi eta ekainaren 27ra bitarteko epean erantzungo dute Bergarako tabernari eta merkatariek inkesta digitala espazio publikoen okupazioaren udal ordenantza berritzeko dituzten ekarpenak eginez.

Orain dela egun batzuk egin zuen landa lana Hiritik at enpresak, prozesuari hasiera emanez. Tabernari eta merkatariek egiten dituzten ekarpenak aztertu ondoren, beste kolektiboei ere zabalduko zaie prozesua.

Uztailaren 5ean bi saio ireki egingo dira; 15:00etan merkatariekin eta 18:00etan herritarrekin. Uztailaren 6an, berriz, 9:00etan egingo da ostalariekin saioa. Hiru saioak Irizar jauregian egingo dira.

Urte amaierarako behin-betiko ordenantza prest egotea aurreikusten du Udalak.