Aste honetan hasi dira udaleku irekiak Bergaran. Eskaintza bakarra izango da herrian Udalaren bitartez egin dena. Herriko hiru ikastetxeekin elkarlanean egindako eskaintza da. Ekaitz Aranberri zinegotziak udako eskaintza osatzeko herriko hainbat eragileekin egindako lana, elkarlana nabarmendu du gaiaz hitz egiteko egindako agerraldian. Bestetik, egindako eskaintzak izan duen erantzunari erreparatuta “haur eta gazteek aisialdirako duten beharra utzi du agerian. Bergarako Udalak kalitatezko aisialdirako proposamena osatu nahi izan du, uste dugulako herritarrek hori behar dutela”, zinegotziaren ustez.

Aranberrirekin batera egon dira agerraldian: Jarduneko udalekuetako arduraduna, Saioa Garitano; Zeharreko kide eta Gaztelekuko arduradun Ion Ormaetxea; Aranzadi ikastolako zuzendaritza taldeko Garbiñe Martinez; Mariaren Lagundia ikastolako zuzendaritza taldeko Aitzol Mujika eta San Martin Agirre eskolako zuzendari Jose Ramon Lasa.

Udaleku irekiez gain, Gaztelekuaren udako eskaintza, kirol eskaintza, Laboratorium museoko udako eskaintza eta Liburutegia Usondon ekimena osatu ditu Udalak.

UDALEKU IREKIAK
Astelehenenena hasi eta uztailaren 23an amaituko dira udaleku irekiak. Guztira 373 haur eta 50 hezitzaile ari dira, ez bakarrik herrigunean, Osintxun eta Angiozarren ere bai.
Familiek 3 edo 4 asteko iraupena hautatzeko aukera izan dute. Jardunek kudeatzen du ekimena. Udaleku irekiek Bergarako Udalarentzat 95.000€-ko aurrekontua dute.

Ikastetxe guztiek instalazioak utzi dituzte udaleku irekiak aurrera eramateko. Horrela, pandemia sasoiko egoera aldakorrari hobeto erantzutea ahalbidetuko da. Udan egongo den eskaintza bakarra izango da, herrikoa. Haur guztiak batuko dituena, euskaraz, aisialdi hezitzailea gauzatuz.

GAZTELEKUKO UDAKO JARDUERAK
Uztailaren 5etik 23ra Gaztelekuko udaleku irekiak astelehen, asteazken eta ostiraletan. 10:00-13:00.

Udalak Gazteleku zerbitzua aurrera eramateko Zehar Heziketa eta Programak elkartearekin kontratua.

Zerbitzua urte guztian zehar eskaintzen da asteazkenetik igandera bitartean eta nerabeen opor garaian askoz eskaintza zabalagoa dago.

Urte guztiko aurrekontua 120.000€ ingurukoa da.

Aniztasun funtzionala daukaten gaztetxoentzako ere eskaintza espezifikoa sortu du aurten udalak.

KIROL KANPUSA

Ekainaren 21etik uztailaren 16ra.
249 haurrekin hasi da aurtengo kirol kanpusa, 15 monitore, 14 talde COVID19ak baldintzatua.

Kirol zerbitzutik izugarrizko ahalegina egiten ari gara Kirol kanpusa aurrera ateratzeko, 2019an, ehun bat izen emate izan genituen eta aurtengorako antzerako aurreikuspena egin genuen. Aurre izen ematea egin genuen eta 250 haurrek inguru izena eman zuten, antolaketa moldatu, monitoreak kontratatu, instalazioak egokitu, programazioak egin.… Ekainaren 21ean hasi ginen 249 haurrekin aurtengo kirol kanpusa, 15 monitore, 14 talde COVID19a baldintzatua.

Parte hartzaileek joku eta kirol ezberdin ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izaten ari dira. Herriko hainbat elkarteen laguntza aipatzekoa da: BKE pilota, eskubaloia eta saskibaloia. Beti busti elkartea eta Burdinola.

Kirol kanpusetik aparte igeriketa ikastaro ugari jarri ditugu martxan.

LABORATORIUM MUSEOA

Uztaileko lehen hamabostaldian egingo dira jarduerak.

Bizi dugun ezjakintasun egoera honetan, eskaintza zabala eta berria izan da Laboratoriumek antolatutakoa; inoiz egin ez diren jarduerak eskainiko dira, alegia. Saguzarrak hobeto ezagutzeko jarduera berezi bat eskainiko da, askorentzat ezezaguna; eta astronauta baten moduan entrenatzeko saioak eskainiko dira.

Jakin-mina piztu du aurtengo egitarauak eta egoerak hobera egin duen honetan, izen-emateak onak izan dira, 108 haur-gazte. 5.000 euro inguruko inbertsioa egingo du Udalak (parte hartzen duen kopuruaren araberakoa).

LIBURUTEGIA USONDON

Aurreko urteetan Agorrosinen jarritako liburutegia aurten Usondo parkean jarri da. Aste honetan hasi eta uztailaren 23ra arte egongo da kaxeta bertan. Pertsona gehiagorengana heltzeko helburuarekin moldatu da zerbitzua.

Bertako ordutegia, astelehenetik ostiralera biak barne:
Goizetan: 11:00tatik eguerdiko 13:00ak arte
Arratsaldetan: 15:30tatik 18:00tara

Ohiko zerbitzua, goizeko 08:30etik gaueko 20:30era izango da.