Uztailaren 19an batuko da udalbatza ohiko osoko bilkuran, Bergarako Bihargitza 98,S.A. juntaren ondoren. Hilabete honetakoa ere semipresentziala izango da. Pleno Aretoan egon ahal izango dira Alkateaz gain, EH Bildu eta EAJtik bi zinegotzi, eta PSE-EEkoa. Beste denak, bileran telematikoki hartuko dute parte. Dena den LABIak erabaki honen aurkako zeozer erabakiko balu, bileraren formatua aldatuko da.

Udalaren Youtube kanalaren bidez jarraitu ahal izango da bilera zuzenean.

Gai-zerrenda: 

1.          2021eko ekainaren 28ko aktaren onarpena.

2.          Alkatearen jakinarazpenak.

3.          Bergarako Herri Proiektua eta eraldaketa soziala lantzeko elkarlan hitzarmenaren onarpena.

4.          Izfe SA Informatika Zerbitzuen Foru Elkartearen eta Bergarako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena.

5.          Zinegotzi batek karguari dion dedikazioa handitzeko proposamena.

6.          Udaleko aurrekontuaren 7. kreditu aldaketa onartuz 2021eko uztailaren 15ean emandako Dekretuaren berri ematea.

7.          Udaleko aurrekontuaren 8. kreditu aldaketa onartuz 2021eko uztailaren 15ean emandako Dekretuaren berri ematea.

8.          Eskaera eta galderak.