San Martin feria egunerako odoloste postua jartzeko pleguak onartu dira.

Txosna honen arrazoia da Bergaran ospatuko den San Martin feria girotzea eta, horrekin batera, herriko hainbat harategik (Bergarako Udalak adieraziko die aurrez zeintzuk izango diren) emandako odolosteak saltzea, Bergaran egindako odolosteak ezagutzera emateko ere. 

Bergarakoak izan eta irabazi asmorik ez duten kultura, kirol, ongintzako elkarteek eta herriko taldeek aurkez ditzakete eskaerak. 

 

  • Eskaerak aurkezteko epea 2021eko abuztuaren 29an 12:00etan bukatuko da. Eskaera orria hemen

  • Zozketa: abuztuaren 31n 13:00etan egingo da udaletxean.

 

Oharra

Covid-19aren ondorioz egoerak okerrera egingo balu, eta horrelako feria egitea ezinezkoa balitz, feria bertan behera geratuko litzateke.