KALEAN:

1. Ahal dela, ez ibili leku bakarti edo argitasun gutxikoetan.

2. Behar duzun dirua baino ez ezazu eraman, eta hainbat sakelatan banatuta.

3. Ez galdu zure gauzak begien bistatik , eta jendetza dagoen inguruetan eraman poltsa aurrealdean gurutzatuta.

4. Ahal dela, bulegoak irekita daudenean erabili kutxazain automatikoak.

5. Ez ezazu kaleko salmenta onartu, ez eta saltokietatik kanpo eskaintzen dizkizuten objektuak.

ETXEAN:

1. Irteten zaren guztietan itxi ezazu atea giltzaz.

2. Ez bildu etxean balio handia duten objektuak eta ezkutatu itzazu agiri garrantzitsuak.

3. Ez utzi pertsona ezezagunak etxean sartzen eta egiaztagiria eskatu zerbitzu teknikoetako langileei. 

Zalantzak badituzu ez utzi etxean sartzen eta deitu udaltzaingora. (092)

4. Giltzak galduz gero, sarraila aldatu.

5. Ez ezazu jendaurrean esan denbora luzez zoazela kanpora edo oporretara.

6. Etxera heltzean sarraila bortxatua dagoela ikusiz gero, ez sartu. Dei ezazu Udaltzaingora berehala. (092)

 

IRUZURRAK ETA MAULAK EKIDITEKO AHOLKUAK:

Edozein motako iruzur eta maula ekiditeko, kalean eskaintzen dizkizuten proposamenak ez onartu inoiz, eta erraz lor daitekeen diruaz mesfidatu. Iruzurren baten berri izan edo jasan baduzu horren berri eman Udaltzaingoari (092), biktima izan daitezkeen beste pertsonei lagunduko diezu horrela. Ezagunenetarikoen artean daude:

“Estampita” delakoaren iruzurra

Ezindu psikikoaren itxura egiten duen pertsona gerturatzen da biktimarengana, “billetez” beteriko poltsa erakusten dio eta estanpak direla esan. Momentu horretan konplizea hurbildu eta biktima konbentzitzen du poltsa eros diezaion. Baina poltsan daudenak ez dira billete paper puntak baizik.

“Tocomocho” iruzurra

Pertsona bat biktimarengana gerturatzen da, saritutako loteria billetea duen pertsona, eta denbora faltagatik ezin duela kobratu esaten dio biktimari. Iruzurgilea billetea saltzeko prest agertzen da, sariaren zenbatekoan baino gutxiagoan. Sinesgarritasuna emateko konplizea agertzen da eta saria benetakoa dela egiaztatzen du, kazeta bateko billete sarituen zerrenda batean agertzen dela erakutsiz. Biktimak ordaintzen du eta billetea kobratzera joaten denean faltsua dela esaten diote.

UDAKO AHOLKUAK

BABESTU ETXEA

  • Ez eman ezezagunen aurrean zure opor-planen berri. Ez utzi kanpoan zaudela dioen mezurik atean edo telefonoaren erantzungailuan.

  • Eman telefono-zenbaki bat konfiantzazko lagun bati, behar izanez gero aurkitzeko, baita postontziaren giltza bat ere, gutunak jaso ditzan eta pertsianen posizioa alda dezan.

  • Bergarako Udaleko erroldan, zure kontakturako telefono zenbakiak jarri eta berehala lokalizatuko zaitugu.

  • Itxi uraren eta gasaren giltzak.

  • Ondo itxi atea (bi buelta) eta leihoak. Ahal dela, ezarri segurtasun-sarraila bat.

  • Ez utzi dirurik etxean. Ez utzi bitxirik eta balio handiko gauzarik armairuetan, oheko arroparen edo mahai-zapien artean, kaxoietan, apaletan, koadroetan, baxeretan eta abar. 

BIDAIAN

  • Bidaian joan aurretik, prestatu agiri pertsonalak (NAN, pasaportea, Gizarte Segurantzako txartela, etab.) .

  • Ez gorde inoiz, zure dokumentazioa eta ibilgailuaren edo etxebizitzako giltzak elkarrekin.

  • Ez eraman diru-kopuru handirik aldean. 

  • Maletak ibilgailura sartzerakoan, aireportuetan eta geltokietan, ez galdu bistatik zure gauzak.

  • Autoan bidaiatzen baduzu, irten baino lehen ziurtatu galgen egoera, direkzioa, argiak, gurpilak eta abarrak.

  • Eraman autoaren giltzaren kopia bat eta bereizita gorde.