Eskaintza zabala du Bergarako Udal Euskaltegiak 2021-2022 ikasturteko. Irailaren 28ra arte dago zabalik matrikula egiteko epea.

Maila guztietan ematen ditu ikastaroak: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2. Horiez gain, idazten eta leitzen trebatzeko alfabetatze ikastaroak ere badaude. Mintza taldeetan parte hartzeko aukera ere badago, berbetan trebatzeko.

Klaseetara maiztasun txikiagoarekin joateko aukera ere badago, autoikaskuntza ikastaroa eginez, astean behin joanda euskaltegira.

AISA etorkinei zuzendutako harrera ikastaroak ere eskaintzen dira Udal Euskaltegian. DBHko ikasleendako hizkuntza errefortzu ikastaroak ere egin daitezke.

2020-2021 ikasturtean 15 talde aritu dira Bergarako Udal Euskaltegian hainbat ikastarotan: ohikoak (C1, A1...) eta bereziak (euskalkia/hika).

Ikasle kopurua azken urteetako handiena izan da: 169.

Autoikaskuntzako ikasleak ere inoiz baino gehiago izan dira (37). Horiek euren kabuz egiten dituzte ariketak, baina tutore baten jarraipena izaten dute (elkartu egiten dira, mintzamena praktikatu...).

Hobariak ere badaude ikastaroak egin ahal izateko. Horiei buruzko edota beste gaiei buruzko I
informazio zehatzago Euskaltegian bertan, Irizar jauregian (Barrenkalea, 33), 943 76 44 53 telefonoan edota euskaltegia@bergara.eus helbide elektronikoan.