MINTZAPOZA PRAKTIKATU! Zatoz BERRIKETAN egitasmora! Jardun Euskara Elkartearen gonbidapena duzue hau: 

Irailarekin batera, Mintzapraktikan ikasturte berria ere badator! Bizi eta gogotsu gainera,  taldekideekin berriz elkartu MintzaPoza elkarrekin praktikatzeko ilusioz. Horixe baita, finean, gure egitasmoen oinarria: MintzaPoza. 

Mintzalagun gehienak kafea hartzeko edo paseo bat emateko elkartzen dira. Baina bestelako aukerak ere badira: Gurasolagun, hikalagun, …esaterako.

Mintzapraktika aukera paregabea da euskaraz gehiago aritu nahi dugunontzat. Mintzalagun egitasmoak ez baitira soilik euskara ikasten dabiltzanentzat!

MintzaPoza sortzen digu astero elkartzeak, euskaraz lasai eta eroso aritzeko aukera izateak, akatsak egiteko beldur gabe edo euskara praktikatu nahi dugunokin astero elkartzeko prest dagoen Bidelagun bat izateak.

Bidelagunoi, berriz, euskara praktikatu nahi dutenekin astero elkartzen garen boluntariooi, gure ordu bete batek sortzen duen giroak ematen digu MintzaPoza, dakiguna partekatzeak, euskararen alde gure alea jartzen dugula sentitzeak.

 Mintzapraktikan hasi nahi izanez gero eta MintzaPoza probatu, zatoz Jardun euskara elkartera hurbiltzea duzu aukerarik onena. 

Jardun euskara elkartea

Errotalde jauregia z/g

jardunkultura@topagunea.com

943763661/ 605712469

Aurten bai! MintzaPoza praktikatzeko aukera eskura duzu. Hasi zaitez Mintzapraktikan, ematen duzuna baino askoz gehiago jasoko duzu! Aurten MintzaPoza praktikatu!

Mintzapraktika zer den azaltzen duen spota. 

Bestalde, Irailaren 26an, igandea, Kultura Kalera programazioaren barruan 12:30etik 14:00etara Bergarako kultur taldeen azokan MINTZAPOZA TONBOLA egingo dugu San Martin plazan. Animatu, sari ugari daude eta!