Irailaren 27an batuko da udalbatza ohiko osoko bilkuran, 19:30ean. Hilabete honetakoa ere semipresentziala izango da. Pleno Aretoan egon ahal izango dira Alkateaz gain, EH Bildu eta EAJtik bi zinegotzi, eta PSE-EEkoa. Beste denak, bileran telematikoki hartuko dute parte. Dena den LABIak erabaki honen aurkako zeozer erabakiko balu, bileraren formatua aldatuko da.

Udalaren Youtube kanalaren bidez jarraitu ahal izango da bilera zuzenean.

Gai-zerrenda: 

1.          Zinegotzi berriaren kargu hartzea.

2.          2021eko uztailaren 19ko aktaren onarpena.

3.          Alkatearen jakinarazpenak.

4.          2019-2021 dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa.

5.          Udaleko aurrekontuaren 9. eta 10. kreditu aldaketen berri ematea.

6.          Alkateordeetan aldaketa bat eginez 2021eko uztailaren 20an emandako Dekretuaren berri ematea.

7.          Taxien herri barruko tarifak 2022rako.

8.          Masterreka 17ko Jabe Komunitateak egindako zesioaren onarpena.

9.          Kirstina Markina zinegotziak zinegotzi karguagatik aitortutako dedikazioaren errenuntziaren berri ematea.

10.       Aranzadi ikastolaren eskaera mailegua itzultzeko epea luzatzeko.

11.       Eskaera eta galderak.