Munibe plazaren eta Osteta kalearen arteko ur zikinen sarea berritzeko lanak hasi berri dira. Osteta kalea itxita dago uneon, eta hala egongo da hilabetez, lanak egin ahal izateko. Oinezkoak Munibe plazara joateko Novedades ingurutik Bidekuritzetara igo beharko dira.

Gaur egun dagoen hoditeriaren sarean ihesak atzeman dira, eta horrek arazoak eragin ditu aipatutako ingurunean. Lanen helburua, hortaz, horiek konpontzea da. Ekin Eraiketak enpresa ari la lanak egiten, eta bi hilabetetan amaitzea aurreikusten da. Aurrekontua 82.566,77 eurokoa da.

Arloa: