Kide guztiak batuta (63) egiten duten lehen kontzertua izango da hilaren 17koa, igandea. San Martinetan egin zuten kontzertua, baina lan eguna izaki, ez zuten guztiak batzeko aukerarik izan. 12:30ean hasiko da. Sarrera doan izango da, eta araudi berriari jarraituz frontoiaren edukiera osoarekin.

Oraindik ere, banden federazioaren lehengo protokoloa jarraitzen ari dira, pertsonen artean tarte handia utziz, etab. Horrek entseguak bi taldetan egitera behartzen ditu. Aurki protokoloa birbegiratuko denaren esperantza dute Musika Bandako kideek, elkarrekin, eta ohiko moduan entseatu ahal izateko. Ari dira, hala ere, poliki-poliki errepertorioaren zailtasuna igotzen.

Betiko moduan denetariko estiloak jorratuko dituzte programan: klasikoa, euskal konposatzaileena, modernoagoa, aktuala (musika elektroniko moldaketa bat ere tartean).

Enrike Txurruka zuzendariaren gidaritzapean obra hauek joko ditu Bergarako Musika Bandak:

ARSENAL (1996). Jan Van der Roost.
UN DIA EN VIENA (1884). Franz von Suppé.
RAQUEL (1983). Miguel Glz. Bastida.
OREGON (1989). Jacob de Haan.
DAFT PUNK MEDLEY (2014). Daft Punk, Mold: Tom Wallace.