Urriaren 25ean batuko da udalbatza ohiko osoko bilkuran, 19:30ean. Presentziala izango da hilabete honetako saioa, osasun pandemia hasi aurreko egoeran bezala. Udalaren Youtube kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango da bilera zuzenean.

Gai-zerrenda: 

1.          2021eko irailaren 27ko aktaren onarpena.

2.          Alkatearen jakinarazpenak.

3.          Dirulaguntzen plan estrategikoaren aldaketaren onarpena.

4.          Ordenantza fiskalen aldaketa 2022rako.

5.          Lankidetza hitzarmena  Bergara, Elgoibar eta Soraluzeko Udalek, Debemen (Debabarreneko Landa Garapen Elkartea) eta Debegesaren artean (Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea) “Dolmenen Ibilbidea” proiektuaren kudeaketa eta garapenerako.

6.          Debagoieneko Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuen batzorderako udalaren ordezkariaren izendapena.

7.          Hainbat lanpostuen balorazioaren onarpena.

8.          Eskaera eta galderak.