Euskara lantzeko bide berria abiatu du Jardun euskara elkarteak.

"BERRIKETAN egitasmoa martxan jartzearekin batera euskara praktikatzeko aukera berriak era jarri nahi ditugu martxan, besteak beste, BERBALAGUN IBILTARIAK". Berbalagun ibiltariak, paseotxo bat ematen duzun bitartean euskara praktikatzeko aukera eskaintzen duen Berriketan egitasmoko aldaera bat da.

3-4 lagunetako taldeak osatu eta talde bakoitzak erabakiko du paseatzen zein ordutan eta nora joan nahi duen.

Beraz, euskaraz hitz egin nahi baduzu, euskaraz hitz egin nahi dutenei aukera eta laguntza eman nahi badiezu, zatoz eta eman izena!