2021eko urriaren 13an Alkateak emandako dekretu baten bidez onartu ziren konkurrentzia bidez 2021., 2022. eta 2023. urteetan zehar, Fraiskozuri plazan, behean jasotako epealdietan, txurroak saltzeko jarduerarako ibilgailuekin lurzoru publikoaren okupazioa egiteko baimenak ematea arautuko duten baldintzen plegua onartzea .

Honako hauek dira epealdiak: 

1.- 2021eko abenduaren 1etik 2022ko urtarrilaren 15era arte. 

2.- 2022ko otsailaren 1etik martxoaren 2ra arte.

3.- 2022ko martxoaren 3tik apirilaren 18ra arte. 

4.- 2022ko urriaren 15etik azaroaren 30era arte.

5.- 2022ko abenduaren 1etik 2023ko urtarrilaren 15era arte. 

6.- 2023ko otsailaren 1etik martxoaren 2ra arte.

7.- 2023ko martxoaren 3tik apirilaren 6ra arte.*

8.- 2023ko urriaren 15etik azaroaren 30era arte.

9.- 2023ko abenduaren 1etik 2024ko urtarrilaren 15era arte. 

*Epealdi hauek irizpide orokorretara egokitzeko unean doitu ahal izango dira, hain zuzen epealdiaren amaiera Aste Santua pasatu arte (Pazko Astelehenera arte).

 

Eskaera aurkezteko epea azaroaren 5ean amaiturik, 2021eko azaroaren 9an, baldintzen pleguan aurreikusten zen bezala, 13:30ean adjudikaziorako zozketa-ekintza egin eta dagokion akta jaso zen.

 

Bertan jasotako proposamena ikusita, hurrengoa erabaki da: ESLEIPENA