Deba ibaiaren ur emaria handia da, eta hainbat puntutan dagoeneko gainezka egin du, adibidez Ibaiondon eta Osintxun. Egoeraren aurrean prebentzio neurriak har ditzaten eskatu nahi die herritarrei Bergarako Udalak, esaterako, ibai ertzeetatik autoak kentzeko deia egiten ari da udaltzaingoa arratsaldeko lehen ordutik. 

 

Egoerari jarraipen estua egiten ari zaio Udala udaltzaingoaren bitartez. Koordinazio mahaia ere batzartu da eta honako neurriak hartzea erabaki du: 

 

  • Udaltzaingoaren zerbitzua 24 ordukoa izango da emergentzia egoerak irauten duen bitartean.

  • Ibaia irtetea aurreikusten den puntuetan bideak itxiko dira.

  • Ibai bazterretik autoak kentzeko mezua igorriko du udaltzaingoak bozgorailuetatik (dagoeneko hasi da). 

  • Gauez udaltzaingoaren zerbitzua egongo da.

  • Udal brigadako zaintaldea prest egongo da egoerak eskatzen unera egokitzeko eta esku hartzeko, hala behar bada.

  • Udaltzaingoaren bidez LABIaren emergentzia mahaiarekin eta SOS deiakekin koordinazioa egingo da.

 

Etengabeko jarraipena egingo du udaltzaingoak uholdearen arriskua ekiditeko, eta beharraren arabera zerbitzuak aktibatzeko.