Etxera itzuli dira Boluko 58tik 63ra arteko atarietako bizilagunak. 57. atarian bizi direnek, ordea, gaua beste leku batean pasako dute. Haien etxeetan segurtasun osoz egoteko egin beharreko lan guztiak oraindik ez dira amaitu. Aurreikuspena da bihar eguerdian lanak amaitzea, eta orduan itzuli ahal izatea guztiak haien etxeetara. Bizilagunekin egon da Gorka Artola alkatea, Udal Gobernuko hainbat zinegotzik eta teknikarik lagunduta.