Bidegiko kanpaina luzatu egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Bergaran beste bi egunetan egongo dira Abiatu gailua aurrez aurre eskatzeko zerbitzua eskaintzen: abenduaren 30ean eta urtarrilaren 19an. Goizez, 9:30etik 13:30era Ondartza eraikinean, AP-1eko sarreran, eta arratsaldez, udaletxean 16:00etatik 20:00etara.

2022ko urtarrilean, Beasain eta Bergara artean A-636 autobia erabiltzeagatik kanon bat kobratuko da.