Aurten ere Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira Bergarako kaleetara abenduaren 24an. Goizean ezin izango dute agerraldia egin herriko Covid-19aren egoerak zuhurtziaz jokatzeko eskatzen duelako, baina arratsaldean kalejira egingo dute. Ohi baino luzeagoa, leku gehiagoetara heltzeko, eta jende pilaketak ekiditeko. 

Kalejiraren zati bat laguntzaile eta trikitilariekin egingo dute, eta beste zati bat beraiek bakarrik. 

Hauxe izango da abenduaren 24an 18:00etan hasita egingo duten ibilbidea: Udal biltegia – Masterreka – Bideberri – Ibargarai – Herrilagunak – Irala – Irizar – Barrenkale – Plaza - Bidekurutzeta – Ramon Maria Lili – Ibargarai – San Antonioko biribilgunea - Mintegi – Artzamendi - Espoloia – San Pedro – Ariznoa plaza – Artekale.

Artekalen trikitilariak agurtuko dituzte baina kalejiran jarraituko dute trikitilarik gabe: Arruriaga – Burdinate - Masterreka – Zubieta – Mugertza – San Lorentzo – Matxiategi – Urdangarin pasealekua – Oxirondo – Zurradero – Ibargarai – San Antonio – Martoko – Zubiaurre - Ozaeta – Labegaraieta.

Ikusle eta herritarrei orokorrean eskatzen, gogorarazten zaie: 

  • Kalejira herriko gune askotatik izango da, mesedez hurbilen duzun tokian ikusi kalejira, eta ez desplazatu toki batetik bestera. 

  • Gogoratu kalean ere maskararen erabilera derrigorrezkoa dela jende pilaketak dauden tokietan, bai nagusientzat bai 6 urtetik gorako umeentzat ere. 

  • Kalejiran ez da goxokirik botako, botatzen direnean, goxokien bueltan jende pilaketak egoten direlako.