Abenduaren 22ko datarekin egindako Dekretuan jasotzen da ebazpena:

"2022ko otsailaren 23tik eta 2024ko urtarrilaren 7ra bitartean lurzoru publikoaren okupazioa feriekin egiteko baimena ematea XXX jaunari (NAN: 20XXXX97R) ondorengo epealdietan:

  • Gabon garaian, Munibe plazan. Abenduko lehen igandetik, hurrengo urtarrilaren 6aren ondorengo lehen igandera arte (Okupazioak modu zabalean errespetatu beharko ditu terrazekin egiten den okupazioa eta oinezkoen pasaguneak):
    •  2022ko abenduaren 4tik, 2023ko urtarrilaren 8ra.*
    • 2023ko abenduaren 3tik, 2024ko urtarrilaren 7ra.* 
  • Karnabal garaian, Fraiskozuri plazan. Karnabaletako asteartearen aurreko asteazkenetik, ondorengo igandera arte (Okupazioak modu zabalean errespetatu beharko ditu terrazekin egiten den okupazioa eta oinezkoen pasaguneak):
    • 2022ko otsailaren 23tik martxoaren 6ra.*
    • 2023ko otsailaren 15etik 26ra.*
  • Uda garaian, Espoloian. 2022. eta 2023. urteetako irailaren 17tik aurrera (San Martin ostean) gehienez 16 eguneko okupazioa eginez.

* * Epealdi hauek irizpide orokorretara egokitzeko unean doitu ahal izango dira.

 

Aurretik egindako deialdia