Abenduaren 21ean hasi da Zubieta eta Masterreka kaleak berritzeko lanen prestaketa. Zubieder enpresako langileek topografia altxaerak egin dituzte Zubieta kalean eskuzko erremintak erabiliz. 

Hurrengo urratsak hauek izango dira: 

  • 2022ko urtarrilaren 10ean, astelehena, 18:00etan, Seminarixoan bilera irekia. Bertan azalduko dira lanen faseak, epeak, lanak iraun bitartean oinezkoen eta ibilgailuen espazioen kudeaketa, aparkalekuen, zerbitzuen antolaketa nola egingo den... 

  • Urtarrilaren 12an, asteazkena, obrarako okupazioekin hasiko dira. Mugertzako aparkalekuan 10 bat auto kenduko dira kasetak eta material-bilketarako gunea prestatzen joateko. Zubieta kaleko zubiaren aurretik dauden aparkalekuak,16tik 26ra arteko zatiaren parekoak, libratzen hasiko dira. 

  • Urtarrilaren 17an, astelehena, errepidea moztu egingo da lanekin hasteko. 

Lehen fasean Zubietako zubitik Bideberriko bidegurutzeraino (hau barne) doan zatian egingo dira lanak.