Urtarrilaren 3an, 4an eta 5ean Gabonetako Jolas parkea egongo da udal pilotalekuan 11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara. 6 urtetik beherakoentzat gomendatuta dago. 

 

Eusko Jaurlaritzak abenduaren 28an argitaratutako dekretuari jarraituz, neurri hauek hartu dira jarduera horretarako: 

 

  • Edukiera %60ra jaitsi da.

  • Lekua betetzen denean, ez da sarrera gehiago salduko, eta leihatila behin-behinean itxiko da. Jendea irten ahala horrenbeste sarrera salduko dira.

  • Ez da 3 eguneko bonorik salduko (10 eurotan salduko zirela iragarri zen), edukierak %60ra murriztuta, ezin da ziurtatu bonoa hartzen duenak egunero parkera sartzeko aukera izango duenik.

  • Sarrerak egun erdikoak izango dira, 2€ kobratuko da sarrera 4€ kobratu beharrean. Horrela goizean eta arratsaldean sartu nahi izanez gero, birritan erosi beharko da sarrera.

  • Parkea 6 urtetik beherako umeei zuzenduta dago. Jolas parkera umearekin sartzen den helduari Covid ziurtagiria eskatuko zaio sarreran.