2022 urtean Aroztegi aretoan egingo diren erakusketen egutegia osatu da. Aurreko urtearen hondarrean aukeratu zituen hautaketaz arduratzen den batzordeak. Kalitate handiko lanak aurkeztu dituzte artistek aurten ere. 

Artista bakoitzaren ibilbide artistikoa, curriculuma eta euskarri ezberdinetan aurkeztutako obraren kalitatea hartu dira kontuan egutegia osatzerako orduan. Horretaz gain, programazioa osatzerakoan arte plastiko ezberdinen arteko oreka ere bilatu nahi izan du Aroztegi aretoko batzorde mistoak, eta artisten sexuari erreparatuta, aukera berdintasunari eta artisten sexuaren araberako oreka bilatzeari baita ere. 

Motorren erakusketa izango da erakusketa gonbidatua aurten, apirilaren 22tik maiatzaren 8ra arte egongo da ikusgai. Bestetik, Bergara Hiria eta Kirol argazki lehiaketa: Arizondo elkarteak eta Bergarako Udalak antolatutako argazki lehiaketaren ondoren lehiaketara aurkeztutako lanekin egindako erakusketak, hurrenez hurren uztailaren hasieran eta azaroaren erdialdean jarriko dira. 

Laboratorium ZTB: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldien barruan Laboratorium-etik urtero antolatu izan den erakusketa ere egongo da azaroan. 

Urtearen amaieran eta hurrengoaren hasieran, ohi denez, Bergarako kultura elkarteek antolatzen dituzten erakusketak egongo dira ikusgai. 

 

2022ko urtarriletik 2023ko urtarrilera bitarteko Aroztegi aretoko erakusketen egutegia

 

 

 

ARTISTAK

 

INAUGURAZIOA

ERAKUSKETAREN

AZKEN EGUNA

URTARRILA

OTSAILA

Vicente Iriondo

2022/01/28

2022/02/13

OTSAILA

MARTXOA

Ander Etxaniz

2022/02/18

2022/03/06

MARTXOA

Martxoak 8 Bergarako emakume artisten erakusketa

2022/03/11

2022/03/27

MARTXOA

APIRILA

Sofia Hebrón

2022/04/01

2022/04/17

APIRILA

MAIATZA

Motorren erakusketa

2022/04/22

2022/05/08

MAIATZA

EKAINA

Aranzadi ikastola

2022/05/13

2022/06/05

EKAINA

 

Luis Candaudap eta Julio Melendez 

2022/06/10

2022/06/26

EKAINA

UZTAILA

“Bergara Hiria”argazki lehiaketa

2022/07/01

2022/07/17

UZTAILA

ABUZTUA

Soraia

2022/07/22

2022/08/07

ABUZTUA

IRAILA

Almudena Maeso

2022/08/14

2022/09/04

IRAILA

 

Migel Okina eta Julio Galarta

2022/09/09

2022/09/25

IRAILA

URRIA

Ipintza institutua

2022/09/30

2022/10/23

AZAROA

Laboratorium ZTB

2022/10/28

2022/11/13

AZAROA

ABENDUA

Kirol argazki lehiaketa

2022/11/18

2022/12/04

ABENDUA

Euskararen historia soziala

2022/12/09

2022/12/25

ABENDUA

URTARRILA

Taila elkartea

2022/12/30

2023/01/08

2023ko URTARRILA

Buztinzale elkartea Taila elkartea

2023/01/13

2023/01/22

 

Beart elkartea

2023/01/27

2023/02/05

 

Horretaz gain, erreserban utzi diren erakusketak (2022ko zerrendako artistaren batek baja emanez gero sartzeko, eta bajarik egon ezean 2023an zuzenean sartzeko).

 

IZEN ABIZENAK

ERAKUSKETA

ACF Dark Red Team

Jon Andoni Villafranca Urtexegi

Argazkiak 

If Matxikote

Pintura, eskultura

Koro Zumalabe Goenaga

Zumalabe - Pintura

 

 

 

Arloa: