Bergarako Udalak telefonoak berriztu ondoren doan emango ditu kendutakoak.

Eskaera aurkeztu ahal izango dute Bergaran erroldatutako pertsona fisikoak, eta baita irabazi asmorik gabekoak izanda Bergaran egoitza duten pertsona juridikoek edo kultur edo kirol elkarteek, herri-taldeek edo ongintzako elkarteek ere (ikastetxeak ere onartuko dira).

Adinez nagusia den eta jarduteko gaitasun osoa duen pertsona batek sinatu beharko du eskaera, horretarako prestatu den orria beteta eta baldintza-orriek jasotzen dituzten betebehar guztiak ezagutzen dituztela eta betetzeko prest daudela adieraziz.

Eskatzailea Bergarako Udalarekiko betebeharretan egunean egon beharko da.

Bergaran erroldatutako pertsona fisikoek ere eskaera aurkeztu ahalko dute.

Interesa duten pertsonek edo taldeek eskaera aurkeztu beharko dute, derrigor, F0169B inprimakia erabilita.

Eskaerak aurkeztu beharko dira Bergarako Udaleko Erregistro Orokorrean –udaletxeko B@Z bulegoan bertaratuta, San Martin Agirre plaza, 1ean– edo telematikoki –udalaren web-orriko “Tramiteak” ataletik–, baina betiere 2022eko martxoaren 11ra arteko epean (martxoaren 11 barne).

Baldintzak, eranskina eta bete beharreko inprimakia eta prozeduraren berri hemen

 

ONARTUTAKOEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA