Bergara Oinez 2019 urtean Bergarako hainbat elkarte eta eragileren artean sortutako ekimena da. Aurtengoan, hortaz, laugarrena izango da. Bergararren osasuna zaintzea eta elkarren arteko harremanak sustatzea du helburu.

Aurten, berrikuntza gisa, eguraldi txarragatik ibilaldia ez egitea erabakitzen denean, Agorrosingo kirol gunean taldeari egokitutako ariketa fisikoa edo gimnastika saioak egingo dira ibilbideen ordez.

Herriko 12 eragileren parte-hartzearekin ‘Bergara Oinez’ izeneko ekimena martxan jarriko da aurten ere. Hala, martxoaren 31tik urte bukaerara arte hamahiru ostegunetan beste hainbeste ibilaldi antolatuko dituzte Agorrosinetik abiatuta.

Helburua da herritar osasuntsuagoak izatea eta jarrera hori ahalik eta herriko sektore gehiagotara zabaltzea; horregatik herriko 12 eragile batu dira ekimenera, oso izaera anitzekoak. Ekimenak balio du bai jarduera fisikoa egiteko; eta baita ere sozializazioa indartzeko.

Esan bezala, irteerak ostegunetan egingo dira eta Agorrosinen hasi (10:00) eta bukatuko dira. Ibilaldiak errazak eta irisgarriak izango dira, ordubete eta ordu eta erdi artekoak. Batez ere zuzenduta daude 65 urtetik gorakoei, baina herritar guztiak dira ongietorriak. Komeni da hiru egun aurretik izen-ematea Agorrosinen edo San Joxepe elkartean.

Osasun neurriek ahalbidetzen badute, ibilaldien ostean, hamarretako osasuntsua emango zaie parte-hartzaileei elkarren arteko harremanetan sakontzeko aukera eskainiz.

Ekimenean batu diren eragileak hauek dira: Jardun, Pol-Pol, Aranzadi Ikastola, Mariaren Lagundia, Osasun Publikoa, Duintasuna, San Joxepe, BPXport, ASPACE, Bergarako anbulatorioa, Goyeneche  fundazioa eta Bergarako Udala.

 

Eta hauek dira 2022. urterako zehaztutako hitzorduak:

Martxoa

31

Apirila

28

Maiatza

12 eta 26

Ekaina

9 eta 23

Uztaila

14

Iraila

22

Urria

6 eta 20

Azaroa

3 eta 17

Abendua

1

 

Bergara Oinez ekimenaren bultzatzaileok gonbitea egiten diegu herritarrei ekimenean parte hartzera.