Askotariko ekimenak prestatu ditu Bergarako Udalak apirilaren 9ko Erramu Zapaturako.

Bezperan bertso saioa egingo da Kopla barik bertso-eskolak lagunduta, Seminarixoan. Andoni Egañak, Unai Iturriagak, Maialen Lujanbiok eta Iker Zubeldiak kantatuko dute eta  gai-jartzaile Txinbo arituko da. Sarrerak 8€an www.seminarixoa.eus helbidean eskuratu daitezke.

Apirilaren 9an, egun osorako egitaraua prestatu da. 09:30ean zabalduko da feria.

Erramu zapatuko ferian artisau postuak San Martin plazan jarriko dira. Parte hartuko duen artisau kopurua: 33

  • Horietatik Bergarako artisauek jarriko duten postu kopurua: 5.
  • Parte hartuko duten Bergarako kultura elkarteak: 3
    • Bergarako parpailariak
    • Bergarako Buztintzale zeramika elkartea
    • taila elkartea
  • Parte hartuko duten gainerako Bergarako elkarteak eta komertzioak: 6
    • Mariaren Lagundia
    • Elikagai bankua
    • Odol emaileak
    • Fundación Goyeneche
    • Bergarako turismo bulegoa
    • Black Bordados

Elikagai postuak Oxirondo plazan jarriko dira. Jarriko den postu kopurua: 39

  • Horietatik Bergarakoek jarriko duten postu kopurua: 2
    • Mari Karmen Etxeberria
    • Erlantz Olabarria

Bestelako postuak (makinaria, lorezaintza + zuhaixkak, larrua ontzea…) Seminarioko patioan jarriko dira. Jarriko den postu kopurua: 4

Gainerako ekimenei dagokienean, Jardunek antolatuta txorimalo lehiaketa egingo da, eta erakusketa, Ibargarai kalean jarriko dute. Aurtitzko joaldunak ibiliko dira kaleetan. Eguerdian Bergarako Musika Eskolako trikitilari, dantzari eta perkusio ikasleekin kalejira egingo da, eta

ondoren, emanaldia Ibargarai kalean.

Arratsaldean, berriz,17:30ean umeentzako zezentxoak eta poniak egongo dira Seminarioko patioan. Eta 20:00etan dantza-jira Aiko taldearekin Fraiskozuri plazatik hasita.

Eguerdian eta arratsaldean kaleak girotuko ditu Gesaltza txarangak.

*Oharra: Larunbatetan San Martin plazan jartzen den merkatua Fraiskozuri plazan egingo da apirilaren 9an.